A cabeleira multilingüe
Ane Marcellán, Antton Juaristi e Yurre Ugarte | Éuscaro
Adatsa
(Zatiak)
Behi saldoen ondoren harat-honat alderrai ibilitako herri berde fisterra batean naiz sortua.
Munduaren neurria amaitutakoan soilik gelditu ziren tribu ibiltarien semetzakoa nauzue.
Esporatakoa beste sustrairik ez dut, haizea da ene aberri bakarra.
Sekula estatu bilakatu ez ziren herri nomada haien leinuaren parte sentitzen naiz.
Ingurunearen amildegia eta telurikotasuna ezagutu zituen gure espirituak.
Iparra galdu eta idiekin batera nahasi zen herri baten historia da gurea.
Hondoratu zorian, baina, iparra berreskuratu nuen ilargiaren adatsetik zehar sentsualki ibiliz.
Eta adats itzel horixe da ene labirintoa non maitearekin soilik mintzo bainaiz.
(Ane Marcellán Arantzamendi, Antton Juaristi eta Yurre Ugarte-ren euskarazko itzulpena)
Lectura de Larraitz Urruzola
(Recital en Santiago de Compostela, 30/11/2016)
Lectura de Larraitz Urruzola
(Recital en Santiago de Compostela, 29/9/2023)
Lectura de Carlos da Aira
(Recital en Ourense, 15/11/2023)